kinka
uretan.
Ur-bizikleta, talde kurtsoak (aqua training, ur-boxeoa, ur-gimnastika), igeriketa kurtsoak, amagaiak eta ur-sehaska.
15m x 8m-ko igerilekuan egiten dira irakasle-zaintzaile trebatuekin..
Edozein adinetan, uretako jarduera bizkorgarriak egiteko baldintzarik onenak.
Osasunketa
Ur-jarduerak ezin hobeak dira osasunketa eraginkor eta iraunkorra erdiesteko, trenpu onean segitzeko. Osasun sanoa atxikitzeko ur-jarduerak dira onenak.
Muskuluen azkartzea
Uretan egiten diren ariketek eragin gaitza dute muskuluen azkartzeko.
Ur-jarduera desberdinekin, gorputza findu, muskuluak sendotu eta koipeak erreko dituzu, aldi berean osasuna zainduz.
Kardioa
Uretan arnasaren kudeaketa eta muskuluen lantzea azkarrak dira. Ur-jarduerekin gaitasun kardio-baskularrak hobetu eta garatuko dituzu.
Ur-bizikleta
Ur-bizikleta uretan egiten den jarduera fisikoa eta kirola da. Denentzako egokia da eta uretan pedalatzean datza. Onura anitz ditu.
Jarduera honekin silueta finduko duzu, segurtasun osoan jarduera ludikoa eginez.
Uretan pedalatzearekin gaitasun fisikoak eta itxura hobetuko dituzu. Musika desberdinen erritmoan, oharkabean energia anitz erreko duzu!
Talde kurtsoak
Ur-gimnastika: Ur-gimnastika dan dudarik gabe, uraren plazerak eta jarduera fisikoaren onurak uztartzeko onena. Goxoan edo azkarrean, uraren erresistentziari esker, saioa zure gorputzari egokituko da, zauritzeko arriskurik gabe. Kurtso egokiena gomendatuko dizugu.
Ur-boxeoa: Ur-boxeoa denentzako da. Ariketa kardio-baskularra da eta muskuluak azkartzeko ere balio du. Jarduera horretan boxeoa edo karatea bezalako arte martzialen mugimenduak landuko ditugu, igerileku batean, sorbaldetaraino murgildurik. Ur-boxeoak gorputzaren onurak hobetzen ditu.
Estresa kanporatzeko, arnas gaitasunak hobetzeko, gorputz guztia muskulatzeko eta zirkulazioa erratzeko balio du, uraren masaiari esker.
Aquatraining : Aquatraining saioak 45 minutu irauten du. Zirkuitu horretan ur-jarduera desberdinak praktikatuko dituzu.
Aquatraining kurtso batean muskuluak azkartzen ditugu (gorputz gaina eta behera) eta kardioa, oreka, abdominalak landuko ditugu eta azkenik luzapen eta errelaxazioarekin bukatuko dugu.
Igeriketa kurtsoak
Mediku guztiek gomendatzen dute igeriketa.
Lasaitzeko, muskuluak lantzeko zein arnasketa hobetzeko, igeriketak hainbat osasun eta ongizate onura ekarriko dizkigu. Muskuluak minik gabe tonifikatzen ditu, gaitasun kardio baskularrak eta arnasketa hobetzen ditu, estresa eta tentsioak kanporatzen ditu.
Haur eta heldu, gure igeriketa irakasleek igeri egiten irakatsiko dizute edo igeriketa hobetzen lagunduko zaituzte gure egituran bertan.
Amagaiak
Amagaiak ur-jarduera aski berria da. Haurdunaldian aktibo izatea biziki ona da bai ama bai niniarentzat.
Amagaientzako ur-jarduerek amagaiaren ongizatea laguntzen dute haurdunaldiari lotu oinaze zenbait lasaituz eta arinduz. Beste helburu bat da erditzerako prestatzea arnasketa kudeatzen ikasiz.
Bakoitzari egokitutako igeriketa mugimenduei esker, profesional berezituekin eta urak ematen duen arintasun sentsazioari esker, amagaiak jarduerak zure eguneroko ongizatea erraztuko du.
Ur-sehaska
Ur-sehaska jarduerak oso onak dira haur sortu berriarentzat.
Jarduera horrekin ingurune berri bat deskubritzen du: ura eta uraren plazerak. Urak psikomotrizitate garapena ahalbidetzen du: postura berriak deskubritzen ditu, arnasa kudeatzen ikasten du, eta pixkanaka autonomoago izaten ikasten du. Gainera, taldean egiten denez, beste haur batzuekin harremanetan sartzen da eta bide batez gizarteari egokitzeko gaitasunak lantzen ditu.
Momentu goxoa pasako duzu, uretan, eta zure haur txikia lagunduko duzu uretan ongi sentitzen.