Kinkak frontball-erako 2 eremu ditu. Frontball-a pilota joko sinplea da, euskal pilotaren antzekoa.
Eskuz jokatzen da, gomazko pilota batekin, horma baten kontra, eta horma oro erabil daiteke jokorako.
11m x7.5m-ko eremuan jokatzen da, buruz-buru, euskal pilotaren arauetan oinarrituz.
Denentzako aproposa denez, garapen betean den kirola da.
Frontball-ean aritzeko erne ibili beharko duzu, estrategiaz jokatu, mugimenduak koordinatu eta bizkor mugitu... buruz-burukoa irabazi nahi baduzu!