kinka
fitness musku.

Gazte ala heldu, hasi berria ala trebatu, Kinka fitness eta muskulazioa denentzat egokia da.

Musika fondo batekin eta taldean, kirol irakasleak aholku egokienak emango dizkizu zure nahiei erantzunez:  gaitasun fisikoaren garatzea edo mantentzea, pizua galtzea, nork bere mugak gainditzea,.... material erabil errazarekin, makina gidatu edo karga libreekin!

Ekipamenduak modu librean erabil ditzakezu edo plangintza pertsonalizatuarekin gure eskaintza zabalari esker: bizikleta ilunean, entrenamendu zirkuituak, Mills body attack, body pump, body step, lasterketa tapiza, stepper, …

Osasunketa

Ez da beti erraza trenpu onean egotea. Has zaitez kirolean, emeki, gure egituran eskaintzen ditugu jarduera ugariei esker. Gure aholku eta jarraipenari esker, gorputzez eta buruz hobeki sentituko zara.

Kardioa

Kardioa funtsezko elementua da gaitasunen hobekuntza programetan. Egunerokoan bakoitzari ongizatea eta osasun arazo batzuei soluzioak ekartzen dizkigu. Gure kirol jarduerei esker, hobetu ezazu gaitasun kardiobaskularra!.

Muskuluen azkartzea

Gure kirol jarduerei esker landuko duzun muskuluen azkartzearekin gorputza tonifikatu eta azkartuko duzu epe laburrean. Indarra eta erresistentzia hobetuko dituzu, baita iraupena ere, eta saiotik saio hobekuntza orokorra eta ongizatea sentituko dituzu..

Fitness

Fitness-a ezin hobea da ahalmen kardiobaskularrak, malgutasuna, gorputzaren itxura eta oro har trenpua hobetzeko. Egunerokoan hobeki sentitzeko. Mantentze gimnastika hau biziki onuragarria da gorputzarentzat.

Fitness-a publiko zabalari egokitzen zaio. Beren gaitasun fisikoa mantendu nahi duten pertsonentzako gomendatzen dugu.

Talde kurtsoak:

Cross training :  10 gaitasun fisiko! Ernetasuna, oreka, abiadura, potentzia, zehaztasuna, erresistentzia, koordinazioa, malgutasuna, indarra, kardioa.
Cross training-a hainbat diziplina uztartzen dituen entrenamendu metodo globala da. Gimnastika, halterofilia, iraupen kirolak eta indar atletikoa landuko dituzu saio hauetan. Erritmo altuan, intentsitate handiarekin, irakasleak mugak gainditzen lagunduko zaitu, eta honela gaitasun fisiko zein mentalak hobetuko dituzu.

Pilates : eguneroko ongizatearen bidean, pilates metodoak postura muskuluak azkartzen ditu.
Mugikortasuna, malgutasuna, indarra, oreka eta arnasa ezinbestekoak dira garapen harmoniatsu batentzat.

Yoga : postura desberdinak eta arnasketa landuz, yogarekin sakoneko muskuluak azkartuko dituzu, baita oreka eta iraupena ere. Bizi osoan zehar hartu dituzu ohitura txarrak zuzenduko dituzu.

Zumba : Zumba entrenamendu fisiko osoa da. Hasieran dantza latinoetan oinarritua da, baina beste estilo batzuk ere erabiltzen ditu. Programa horrek osasunketaren elementu guztiak uztartzen ditu: kardioa, muskuluak, koordinazioa, malgutasuna, oreka.
Musikaren bidez eta taldean ongi pasatzeko jarduera.

Muskulazioa

Muskulazioa edo muskuluen azkartzea banakako lana da, norberaren helburu eta morfologiari egokitu beharrekoa.

Entrenamendu metodo hau talde txikitan egiten da, hasi berrientzat bereziki prestatua, muskulazio gela batean.

Helburuak lortzeko eta gorputza luzaroan osasun onean atxikitzeko, zurruntasuna, mentala, diziplina eta motibazioa ezinbestekoak izanen dira. Emaitzekin satisfos izatea oso baikorra da zuretzat eta zure gorputzarentzat.

Muskulazio gelan irakaslea izanen duzu muskulazioaren mugimenduak irakasteko eta kardio tresnak erabiltzeko. Zirkuitu moduko bat ere proposatuko dizugu entrenamendu orokorra egin dezazun.

Mills

Body Pump: Body Pump jarduerak tonifikatuko zaitu, muskuluak azkartuko ditu eta gaitasun kardiobaskularra hobetuko du.
Entrenamendu osoa da, zama desberdinak behin eta berriz altxatuz soini motibagarri batek lagundurik. Taldean eta irakaslearen laguntzarekin zure mugak gaindituko dituzu.
>540 kaloriak

RPM: RPM bizikleta talde kurtsoa da. Lurrarekin inpaktorik gabe, jarduera honek entrenatzeko aterabide bikaina eskaintzen du. Musika motibagarri batekin, irakasleak Euskal Herriko errepideetan zehar eramanen zaitu. Patarrak, lautadak eta esprintak egin beharko dituzu. Abiadura eta erresistentzia aldaketek gaitasun kardiobaskularra hobetzen lagunduko zaituzte.

Body Attack: Musika energiko batekin, Body Attack fitness kurtsoak hasi berri eta trebatuentzako eginak dira.

Irakasleak aginduko dituen mugimendu desberdinei esker (lasterketa, jauziak, muskulazioa) gaitasun fisikoak hobetuko dituzu. Honela, zure eguneroko ongizate ere hobetuko duzu.
>730 kaloriak

Body Balance: Body Balance da Mills programan Yoga, Tai Chi eta Pilatesetik inspiratutako kontzeptua. Musika lasaigarriek irakaslearen aginduak segitzen lagunduko zaituzte. Saioaren ardatz nagusiak malgutasuna eta mugikortasuna izanen dira. Aldi berean gorputz osoa azkartuko duzu. Lasaitua geldituko zara.