kinka

ostatua.


Zatoz, eguneko edozein momentutan gure terrazako lounge tabernan lasaialdi baten hartzera. Txoko goxo honetatik behereko kirol gela ikus dezakezu berinazko hormari esker.

Beste aldi baterako aurkariak eta taldeko kide berriak hautatzeko parada izanen duzu...

Edari aukera zabala: bertako garagarno eta arnoak, tabernari profesional baten koktelak egunean zehar aldatzen doan giro batean.
Denen gusturako karta!

Hautatzeko: gosari bitaminatsua, eta egun hondarrean pintxoak, koktelak. Bazkariak bertan edo eramateko, nahi duzun bezala!

Hitzordu informalak finkatzeko leku egokia.

Pantailetan ekitaldi nagusiak segitzeko parada izanen duzu urte osoan zehar!

Momentu goxoak partekatzeko

Bakarrik, familian edo lagun artean, kirolari ala ez, hau da lasai egoteko eta gauza goxoak jateko lekua.